Hemen daukazue M-ak taldearen abesti bat.
Gasteizen ikasten nintzenean irakasle
batek klasean ipini zigun. Eta gustatu zitzaidan. Kasetea lortu nuen, baina
orain ganbaran edozein lekutan honezkero egongo da kasetea.
Gogoratu zait, eta interneten “bideo” bat bilatu eta oparitzen
dizuet.
Abestian taldeak monotoniari buruz hitz egiten
du. Beti gauza berak, behin eta berriro gure bizitzan eta gure lantegian gauzak
errepikatzen dira.
Orain, berriro entzutean, beno,
abestia
ez dago gaizki
…
Gauza xelebrea gertatu zitzaidan talde honekin. Uda hartan, ikasketak bukatu eta gero, taberna batean lan egin nuen. Taberna hori, Mirandan N-I errepidean kokatuta dago. Eta egun batean hiru mutil sartu ziren. Berehala, konturatu nintzen M-ak taldearen mutilak zirela. Zelako ustekabea! Nik ezagutzen nituela eta bere kasetea neukala esan nien eta nik uste dut haiek nik baino harrituagoak gelditu zirela.
Gauza xelebrea gertatu zitzaidan talde honekin. Uda hartan, ikasketak bukatu eta gero, taberna batean lan egin nuen. Taberna hori, Mirandan N-I errepidean kokatuta dago. Eta egun batean hiru mutil sartu ziren. Berehala, konturatu nintzen M-ak taldearen mutilak zirela. Zelako ustekabea! Nik ezagutzen nituela eta bere kasetea neukala esan nien eta nik uste dut haiek nik baino harrituagoak gelditu zirela.
EGUNERO (8 ORDU)
Egunero zortzi ordu
eta bost egun astero,
asteak zenbat diren
ez dut kalkulatuko.
Ia ohartu gabe
denbora pasa (egin) da,
laburra izango zena
zeharo luzatu da
eta urte hasieran
beti lelo berbera:
hasten dugun berri hau
azkena izango da!
Gezurrak behar dira
egiteko aurrera.
Nola eraman bestela
hain bizimodu hutsala?
Nola jeiki, nola ahantzi
nere ametsen porrota?
Nondik atera indarra
esateko egunon.
Egunero zortzi ordu. (Lau bider)
Egunero zortzi ordu
eta bost egun astero,
asteak zenbat diren
ez dut kalkulatuko.
Ia ohartu gabe
denbora pasa (egin) da,
laburra izango zena
zeharo luzatu da
eta urte hasieran
beti lelo berbera:
hasten dugun berri hau
azkena izango da!
Gezurrak behar dira
egiteko aurrera.
Nola eraman bestela
hain bizimodu hutsala?
Nola jeiki, nola ahantzi
nere ametsen porrota?
Nondik atera indarra
esateko egunon.
Egunero zortzi ordu. (Lau bider)
Egun batean alde egingo dut
inork ez nau ikusiko ordu(a)n
urrun joanen naiz oso urrun
inork ez aurkitzeko.
Egunero zortzi ordu
jefe tentela entzuten:
Aizu, esna zaitez!
Hemen lan egin behar da.
Ondoko lankidea
bere haurraz da mintzo.
Hagina atera zaio
asko sufritu (egin) du.
Betiko neskazaharra
asteburuaz ari da.
Horra hor Arze jauna
beti purua ahoan:
Nere semea balitz
ez zen hola ibiliko.
Egunero zortzi ordu (Lau bider)
Egun batean alde egingo dut
inork ez nau ikusiko ordu(a)n
urrun joanen naiz oso urrun
inork ez aurkitzeko.
inork ez nau ikusiko ordu(a)n
urrun joanen naiz oso urrun
inork ez aurkitzeko.
Egunero zortzi ordu
jefe tentela entzuten:
Aizu, esna zaitez!
Hemen lan egin behar da.
Ondoko lankidea
bere haurraz da mintzo.
Hagina atera zaio
asko sufritu (egin) du.
Betiko neskazaharra
asteburuaz ari da.
Horra hor Arze jauna
beti purua ahoan:
Nere semea balitz
ez zen hola ibiliko.
Egunero zortzi ordu (Lau bider)
Egun batean alde egingo dut
inork ez nau ikusiko ordu(a)n
urrun joanen naiz oso urrun
inork ez aurkitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario