2012/06/16

Ni MAKILA naiz, eta zu, zer zara zu?





SORGINA, POTTOKA, XINGAR, TXIPIROI, XISTERA, MANEX, MAKILA, BETIZU, ETXEA.

Ez naiz zoratuta, dirudienez Euskal-zodiakoa existitzen da eta horiek bere zeinuak dira.


Ni MAKILA naiz,

Euskal Zodiakoaren 7. zeinua

 Abuztuaren 21etik Irailaren 27ra

 Elementua: Mendebalde / Ekialde

 Izarra: Mizpira

MAKILA zeinupean sortu zaren hori, Euskal Zodiakoaren Gurpilaren 98. gradua igaro ondoren, Eguzkia zure zeinuan sartzen da eta ordurako galduak dituzu adar eta hosto eta azal lehorra besterik ez zaizu geratzen. Biluztuta agertzen zara beraz, ahulduta eta indargetuta.

 Hala eta guztiz ere,  Mendebalde eta  Ekialdeko zeinua zarenez, Euskal Zodiakoaren zeinurik ausartenetakoa zara. Txikitatik indarra eta ausardia irabazten joan behar izan duzu poliki-poliki zure lagunek iseka eta barre egiten zizutenean.

 Zauri horiek ikusten ez badira ere, izaera aldatu dizute eta larrutua izan zarela nabarmen uzten dute.

 Zure  izarra Mizpira da eta bere eraginak lotsati, itxia eta hitz gutxikoa egin zaitu. Izan ere, asko ikusitakoa zara eta munduarekiko duzun ikuspuntuak, egoerak bereizten daukazun gaitasunak, jakituriaz bete zaituzte eta irmotasuna azaltzen duzu soseguz.

 Hala eta guztiz ere,  lagun, gogor eta tente xamarra ere bazara zure harremanetan, justizia bezain zuzena esamolde epai zaleak erabiltzea maite duzu: "hitza hitz" edo "hitzemana zor", "hitzari eutsi", "hitza ez da hausten", "hitzaren jabe izan behar da" baita " nirekin beti zuzen"... malgutasun eta tolerantzia zer diren ez al dakizu? Ez eskaini zu jipoitzeko balio duen , bigundu zaitez eta onartu itzazu besteak, diren bezalakoak.

 emakume, abiapuntu finkoak dituzu eta zuk zeuk jarritako neurriko norbait bilatzen zabiltza: fidela, arduratsua, saiatua, sostengu izango dena bizitzako bidea jorratzen baita zahartzaroraino laguntzen.


 gizonezko, zu berriz, babesle eta ikertzaile sentitzen zara, mendiz mendi, bide galduaz bide galdu ibiltzen zara beti, bakartia eta abenturazale.


, lagunik leialena zara, horregatik esan ohi da "egiazko lagunak,  eta zakurra". Egoera guztietan euskarri zara, zure lagunaren inizialak harro aldarrikatzen dituzu zuen adiskidetasun lekukotzat. Argi ibili dadila zu edo zure  lagunari gaiztakeriaren bat egiteko asmotan datorrena, ogi puska dirudi baldin baduzu ere, zure onetik ateratzean  jaso eta dantzatzen ongi dakizu.

 Fisikoki, zure ezaugarrietako bat azal beltzarana da, ilea txirikordatuta daramazu larruzko zintaz lotuta. Zure arbasoen omenez, txapela daramazu buruan. Gorputzez luzea, argala, eihartu xamarra esan daiteke, zure itxuraz harro sentitzen zara eta handiusteko itxura duzu. Ez al zara gainera espantuka ibiltzen "inskripzio garrantzitsuak" daramatzazula eta?

 Doitasun handia erakusten duzu bai mugimendutan bai hitzetan, horregatik  zeinuari dagozkion lanbideak artistikoak dira: literatura, eskultura, bitxigintza…


Ekintza gustukoena : Sagarraren adarraren makilaren puntaren puntan ibiltzea (leku zailetan)


Zure akatsak : Zure sorlekuaz gezurretan aritzea. Esakunetsua izatea.


Zure dohainak : Ospakizun garrantzitsuetan ongi geratzea. Zalantzan dagoena sostengatu.


Maite duzuna : Artisautza. Omenaldiak. Makila eskaintza.


Gorrotatzen duzuna : Makila bi buruetatik heltzen dutenak (bi aldetan egon nahi dutenak, faltsuak) edo makila zuntzen dutenak (kritikatzen ibiltzen direnak) eta esku orotako makila direnak (arazo guztietan muturra sartzen)


Astegun gustukoena : Asteazkena


Zure koloreak : Berdea, beltza.


Zure zenbakia : 9a, esku zabala, ameslaria, talentu handikoa, bidai zalea.


Zure arropa edo objektu fetitxea :  Bastoia, aterkia, eguzkitakoa.


Urtaro gustukoena : Udara


Zure landarea :  Onddoak


Zure zeinu ezagutu nahi baduzu sakatu irudian.






No hay comentarios:

Publicar un comentario