Jolastokian nengoen, eta lagunak zerbaitekin jolasten ari ziren.
Ikustera joan nintzen, baina ez zegoen ezer, lurra baizik ez zegoen. Ondo
begiratu eta gero, ikusi nuen. Suge txiki bat zen, bere gorputza lurreko
kolorez margotuta, horregatik ez nuen ikusi. Umeen makilaz bultzatuta bueltaka
eta saltoka zebilen sugea eta han, denon artean harrapaturik aukerarik gabe, hil
zen. Gorpua makila baten zorrotzen ipini zuten. Gero, gora eta behera bota
zituen. Umeen denbora-pasa azkar bukatu
zen, eta jolastokiko porlanen utzi zuten sugea. Sugea eta ni bakarrik geunden,
baina ez nuen hartu. Odola, erraiak eta azala baino ez zen sugea. Han utzi nuen
animalia.
Sugea aurkitu zuten lekura joan nintzen, eta mugimendu bat nabaritu nuen. Beste suge txiki
bat zen, berdina baina berria, bizirik zegoen, bere azala distiratzen zen. Bere
gorputzaz belarren artean bihurguneak egiten zituen. Ez nuen oihukatu, ez nuen
ezer egin, soilik ni eta sugea geunden. Hobeto ikusteko kukubilko jarri
nintzen. Momentu hartan, ukitu nahi izan nuen, eta horrela egin nuen. Eskua
gerturatu nuen, eta sugea pasatu zen nire azal gainean. Harrapatu nuen, eta
eskutik eskura joaten zen. Sentsazio bitxia nabaritu nuen. Baina, sentsazio
hura ez zen gehiegi luzatu, beste umeek
nire animalia konturatu bezain pronto nire alboan jarri ziren. Baina, nire
sugea ez zen hilko nirea baitzen, eta polita baitzen. Kristalezko pote batean
ipiniko nuen. Baina, ez. Sugea lurrera erori zen, eta han nire gelako animaliak
berriro jolasten hasi ziren.

No hay comentarios:
Publicar un comentario