Atzo, arratsaldero
egiten dugun bezala, Maider eta biok kafetxo bat hartzera joan ginen. Lantegia
itxi zutenetik ohitura hori gure denbora pasatzeko erabiltzen dugu. Lehen, hiru
neska ginen, lantegiko idazkariak: Maider, Nekane, eta ni, baina Nekanek gizon
italiar bat ezagutu zuen, eta orain ez du kafesnerik hartzen, “risteto”-ak
baizik, eta etxe handi batean Venezian!
Maiderrek esaten du
Nekaneren bizitza berria oso dibertigarria dela . Afariak antolatu,
bidaiak egin, eta abar. Baina, Nekanek bere lagunak asko maite zituen, eta bere
familia beti etxean zegoen. Horregatik, bakardade handia izango duela uste dut.
Maiderri berdin
zaio bakardadea. Dirudienez, dirua baduzu dena konpondu dezakezu, eta gehitu
zuen diruarekin Nekane beti oso polita izango zela. Orduna, Nicole Kidmanen
aurpegia gogorazi nion, eta botoxa erabiliz, azkenean, aurpegia berdina izango
zuela Nekanek, eta txarrena dena, italiar gizonari ez zaio gustatuko eta kale
gorrian ipiniko du Nekane.
Momentu hartan, Maider
pixka bat haserre zegoen, eta aipatu zuen bakarrik eta aberatsa hobeto izango
zela Nekane. Egia da bakarrik hobeto izango dela, baina nork esan du aberatsa?
Orain, mutilek ere prentsa arrosa irakurtzen dute, eta ezkonduko balira, gizon
italiarrek Nekaneri kontratu berezi bat sinarazituko lioke bere ondasuna
babesteko.
Kafea
bukatzerakoan, Maiderrek eta nik emakume lorontzi bat ez izatea onartu genuen.
Nahiz eta,pobreak izan, noizean behin, loreak aldatzea nahiago dugu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario